2022ko Eurovision Abesti Lehiaketa

2022ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 66. edizioa izan zen. Turingo PalaOlimpico aretoan ospatu zen, Italiak 2021eko edizioa irabazi ondoren. Finalerdiak maiatzaren 10 eta 12an jokatuko ziren, eta final handia maiatzaren 14an. Aurkezleak Alessandro Cattelan, Laura Pausini eta Mika izan ziren. 40 herrialde izan ziren partaide, aurreko urtean baino bat gehiago. Armenia eta Montenegro aurreko edizioan huts egin ondoren bueltatu ziren. Bestalde, Errusia parte hartzekoa zen, baina Europako Irrati-Telebista Batasunak lehiaketatik kanpo utzi zuen 2022ko Errusiaren Ukrainako inbasioaren ondoren. Ukrainak irabazi zuen Kalush Orchestra taldearen "Stefania" abestiarekin. Telebozketaren eskutik soilik 439 puntu jaso zituen Ukrainak, lehiaketaren errekorra. Erresuma Batua – epaimahaien gustokoena – eta Espainiarekin osatu zen lehen hiru sailkatuen zerrenda, izan ere bere sailkapen onenak lortu zuten 1998 eta 1995tik, hurrenez hurren


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search